SORALUZE BHI ANIZTASUNA
2015EKO PLENOA
Aurten urtero bezala Udalan aurkeztu genituen gure eskaera eta konpromesuak. Alkatearekin hitz egiteko aukera izan genuen. Saioa bukatu genuenean gure baratza erakutsi genien.
GIPUZKOAKO HEZKUNTZA-ZENTROETAN BIZIKLETA GIDATZEKO IKASTAROAK
Azken urteotan, bizikletaren erabilera gero eta protagonismo handiagoa izaten ari da hirietan . Ingurumen, osasun publiko eta ekonomia arrazoiak tarteko mugikortasun eredua aldatzeko beharrak aldaketak eragin ditu legeria eta azpiegitura aldetik, biztanleria osoari bizikletazko joan-etorri seguruak ahalbidetzeko. Esan daiteke bizikleta jostailu edo kirol tresnatzat jotzetik beste ibilgailutzat jotzera igaro dela, hirietan lehentasunezko tratua behar duena.
Bi gauza izan dira funtsezkoak bizikletaren gaineko uste hori aldatzeko:
Batetik, administrazioen gero eta inplikazio handiagoa, bizikleta sustatzeko orduan.
Bestetik, esparru familiarrean areagotu egin da bizikletaren erabilera eta, hori dela eta, lehen errepidean txirrindulariak egotea eragozpentzat jotzen zuten auto-gidariek ulertu egin dute txirrindulariek lehentasuna eta errespetua behar dituztela, eta horrek haien gidatze-azturak aldarazi ditu.
Horrela bizikleta gidatzeko ikastaroa izan dugu 1. mailako ikasleekin. Orain saio teoriko eta zirkuito batean trebetasuna lantzeko ariketak egin ditugu eta apirilaren 13an Bergarara joan eta bertan zirkulazio aiketak egingo ditugu.
GORPUTZAK HITZ EGITEN DUENEAN
Apirilak 14 ( 14 de abril )
Arratsaldeko 6:00etan ( 6 de la tarde )
Lekua: Polikiroldegiko zine aretoan ( cine del polideportivo )
Hizlaria: Guillermo González-Castelao farmazian litzentziaduna eta Terapia Holistikoan aditua.
Antolatzailea: Soraluze BHI
DOHAKOA ( gratuita )
Gorputzak hitz egiten duenean….Zer esan nahi digu gorputzak minaren edo beste sintoma batzuen bitartez? Lotuta egongo ote dira emozioak eta gure egoera fisiko, mental eta energetikoa? 5 000 urte baino gehiago izando dira naturarekin harremana mantendu duten herrien eta ekialdeko herrien jakinduriak horren berri dutela, eta gure artean badaude hori erakusten duten teknikak, adibidez Kinesiologia, Txinako Medikuntza Tradizionala eta Terapia kraneo-sakrala. Zerk mugatzen gaituen jakiteko teknika horiek nola erabili ikusiko dugu saio saio honetan.
Hitzaldia ahalik eta egokien antolatzeko asmoz, aurrez zenbat etorriko zareten jakitea komeniko litzaiguke. Horretarako mesedez dei ezazue telefono zenbaki honetara: 943 75 23 65 edo eman izena helbide honetan 012946aa@hezkuntza.net
YOGA
Aurten ere ostegunetan , jolasorduan erlaxazio saioak egiteko aukera daukagu.
BIGARREN ESKUKO AZOKA
Guraso estimatuak: Iaz bezala, aurten ere gabon aurretik bigarren eskuko azoka antolatzeko asmoa daukagu. Azoka honetan ateratako dirua, ikasleek egiten dituzten ekintzetan erabiliko da. Horretarako, erabiltzen ez dituzuen gauzak ekartzea eskatzen dizuegu. Egoera onean dauden halako gauzak jasotzen ari gara: arropak, poltsak, motxilak, liburuak, jostailuak, bitxiak …
Honetan parte-hartuko duzuelakoan agurtzen zaituzte
Zuzendaritzak
SENDA BELARREN TAILERRA
Guraso agurgarriak:
Datorren hilabetean, azaroaren 13an, “ Sendabelarren” tailer bat antolatu dugu :
“ Sendabelarren tailerra: gure eskuz egindako botika”. Oso gai interesgarria delakoan zuei ere deia zabaltzea erabaki dugu. Ikastaroa gazteleraz izango da.
Mesedez interesatuta zaudetenok ekarri orritxoa beteta .
Orria deskargatzeko klikatu hemen
Ordutegia: 15:00—19:00
Tokia: Soraluze BHI
AGENDA 21 UDAL BATZARRA
Geure ikastetxeko ikasleak Agenda 21eko Udalbatzarran parte hartu zuten.