PROYECTO SARE HEZKUNTZA GELAN
ZORIONAK IKT TARTEKO MAILA LORTU DUGU
IKASTETXEAREN HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA
Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) hezkuntzan gero eta gehiago erabiltzea helburu hartuta, Hezkuntza Sailak ikastetxeen Modernizazio Tekonogikorako plan berri bat planteatu du, XXI. mendeko gizartera egokitu daitezen, eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan aldaketa metodologikoa sustatzeko asmoz.
Plan berri horren ardatzak hauek dira:
- irakasleen gaurkotzea teknologiaren alorrean.
- ikasgaietan eduki digitalak sartzea.
- plataforma telematikoak abian jartzea, eginkizun pedagogikoan, administratiboan, eta hezkuntza-komunitatearekiko komunikazioan eta harremanetan lagungarriak izan daitezen.
Ikastetxeen autonomia-eskubidea errespetatuz, baina Sailak zehaztutako ildo edo erreferentzia-esparru horren barruan, proposatzen da ikastetxe bakoitzak erabakitzea IKTen alorrean lortu nahi duen Heldutasun-maila.
“Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua” definitzeko, alderdi hauek identifikatzen dira:
- Giltzarrizko prozesuak, ikastetxeak landu eta hobetu behar dituenak, bere prozesuak digitalizatzea lortzeko, eraginkortasunez eta efizientziaz: ”Irakas-prozesuak” (ikasgelan eta ikasgelatik kanpo), “Ikastetxeko administrazio- edo kudeaketa-prozesuak” (irakas-prozesuari eusteko eta laguntza emateko prozesuak) eta “Informazio- eta komunikazio- prozesuak” (hezkuntza-komunitatearekiko harremanak).
- Heldutasun-mailak ikastetxearen digitalizatzeko bidean aurrera egiteko: Oinarrizko Maila, Maila Ertaina eta Maila Aurreratua.
2011/12 IKASTURTEA
HELBURUAK:
- “Teknologia-Heldutasun eredua” proiektua landuz Hezkuntzak definitutako Heldutasun Oinarrizko maila lortzea.
- Ikastetxearen kanpo proiekzioa zaintzea: ikastetxeko web orria sortzea.
JARDUERAK:
- Ikastetxearen teknologia-egoeraren diagnosia egin.
- Adostutako maila lortzeko hobekuntza-bidea markatu, hiru eremutan:
- Irakas-prozesuak: irakasleen irakas-jarduerari lotutako prozesuak, ikasgelan eta kanpoan ematen direnak.
- Administrazio-prozesuak: ikastetxean era sistematiko eta zentralizatuan gauzatzen diren prozesuen multzoa.
- Informazio eta komunikazio-prozesuak: ikastetxearen eta hezkuntza-komunitatearen arteko komunikazioarekin zerikusia duten prozesuak.
- Hobekuntza-planeko ekintzak aurrera eraman.