Ikastetxeko Proiektu Digitala

 

Ikastetxearen Proiektu Digitala (IPD) baliabide digitalen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna bat da, zentroko irakas, ikas eta kudeaketa prozesuetan.

Hezkuntza Proiektuan, Zuzendaritza Proiektuan eta Urteko Planean txertatu behar da. Zentro osoaren ikuspegia izan behar du. Horrela, eskaintzen dituen aukerei probetxurik handiena aterako zaio. 

Hezkuntza komunitate osoaren proiektu partekatua izan behar da, koherentzia emateko eta teknologien erabilera gidatzeko.

Ikastetxeek potentzial digitala garatzeko erreferentzia da: Digitalki Eskudunak diren Hezkuntza Erakundeetarako Europako Markoa (DigCompOrg).

Ikastetxearen Proiektu Digitalaren helburuak:

  • Ikastetxearen egoera ebaluatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilerari dagokionez.
  • Plan Digital batek hezkuntza-erakundearen estrategia digitala planifikatzeko duen potentziala aitortzea.
  • Zentroa etengabe ikasten ari den erakunde bat bilakatzea. Horretarako, beharrezkoa da digitalki konpetentea izatea.
  • Hezkuntza-komunitateko estamentu guztiak inplikatzea ikastetxeetako kultura digitala garatzeko.

Ikastetxearen Proiektu Digitalaren ekarpenak:

  • Gaur egun ikastetxea non dagoen ulertzen lagunduko du. Ikastetxearen egoeraren analisia: autoebaluazioa eta hausnarketa.
  • Ikastetxeak nora iritsi nahi duen zehaztuko du: helburuak.
  • Ikastetxea egoera batetik bestera eramango duen bidea marraztuko du: helburuak lortzeko ekintzak zehaztea.
  • Klikatu esteka honetan gure IPDa ikusteko:
 

ZORIONAK IKT TARTEKO MAILA LORTU DUGU

TARTEKO MAILA IKT

ZORIONAK. IKTn OINARRIZKO heldutasun maila lortu dugu.

2011/2012 Ikasturtean ikastetxeak  IKTn OINARRIZKO heldutasun maila lortu du. Zorionak! Hemen daukazue ikastetxeak eskuraturiko agiria. Eskerrik asko guztioi egindako lanagatik!

 

 

IKASTETXEAREN HELDUTASUN TEKNOLOGIKOA

Informazio eta Komunikazio Teknologiak (IKT) hezkuntzan gero eta gehiago erabiltzea helburu hartuta, Hezkuntza Sailak ikastetxeen Modernizazio Tekonogikorako plan berri bat planteatu du, XXI. mendeko gizartera egokitu daitezen,  eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan aldaketa metodologikoa sustatzeko asmoz. 


Plan berri horren ardatzak hauek dira:

- irakasleen gaurkotzea teknologiaren alorrean.

- ikasgaietan eduki digitalak sartzea.

- plataforma telematikoak abian jartzea, eginkizun pedagogikoan, administratiboan, eta hezkuntza-komunitatearekiko komunikazioan eta harremanetan lagungarriak izan daitezen.

Ikastetxeen autonomia-eskubidea errespetatuz, baina Sailak zehaztutako ildo edo erreferentzia-esparru  horren barruan, proposatzen da ikastetxe bakoitzak erabakitzea IKTen alorrean lortu nahi duen Heldutasun-maila.


“Ikastetxeetako teknologia-heldutasunaren eredua” definitzeko, alderdi hauek identifikatzen dira:

- Giltzarrizko prozesuak, ikastetxeak landu eta hobetu behar dituenak, bere prozesuak digitalizatzea lortzeko, eraginkortasunez eta efizientziaz: ”Irakas-prozesuak” (ikasgelan eta ikasgelatik kanpo), “Ikastetxeko administrazio- edo kudeaketa-prozesuak” (irakas-prozesuari eusteko eta laguntza emateko prozesuak) eta “Informazio- eta komunikazio- prozesuak” (hezkuntza-komunitatearekiko harremanak).

- Heldutasun-mailak ikastetxearen digitalizatzeko bidean aurrera egiteko: Oinarrizko Maila, Maila Ertaina eta Maila Aurreratua.



2011/12 IKASTURTEA

HELBURUAK:

  • “Teknologia-Heldutasun eredua” proiektua landuz Hezkuntzak definitutako Heldutasun Oinarrizko maila lortzea.
  • Ikastetxearen kanpo proiekzioa zaintzea: ikastetxeko web orria sortzea.

JARDUERAK:

- Ikastetxearen teknologia-egoeraren diagnosia egin.

- Adostutako maila lortzeko hobekuntza-bidea markatu, hiru eremutan:

- Irakas-prozesuak: irakasleen irakas-jarduerari lotutako  prozesuak, ikasgelan eta kanpoan ematen direnak.
- Administrazio-prozesuak: ikastetxean era sistematiko eta zentralizatuan gauzatzen diren prozesuen multzoa.
- Informazio eta komunikazio-prozesuak: ikastetxearen eta hezkuntza-komunitatearen arteko komunikazioarekin zerikusia duten prozesuak.

           - Hobekuntza-planeko ekintzak aurrera eraman.